1. IKASTEREDU
ELEBIDUNA
Eredu
honen helburu nagusia bi hizkuntza desberdinetan gaitasun maila egoki bat
lortzea da, eta horretarako irakaskuntza bi hizkuntza horien bidez egiten da.
1983.
urtea baino lehen lau ikasteredu desberdintzen ziren Euskal Herrian: A, B, C, D
(B eta C oso antzekoak ziren). Baina urte hartaz geroztik Eusko Jaurlaritzak
hiru eredu legeztatu zituen euskara eskola publikoetan ikasbide modura
integratzeko: A, B eta D. A ereduak ez du euskara ia lantzen (%10 bat soilik);
B eredua, berriz, erdibidekoa da, hau da, %50a euskaraz lantzen da eta beste
%50a gaztelaniaz; azkenik, D ereduan dena euskaraz lantzen da gaztelaniako
irakasgaia izan ezik.
Urte
batzuk geroago Eusko Jaurlaritzak ereduen birmoldaketa bat egin zuen, eta
bertan hainbat galdera planteatu ziren D ereduaren alde eta A ereduaren kontra:
Emaitzarik hoberenak D ereduak ematen baditu, zergatik ez dena D eredu
bilakatu? Irakasleriaren %80 euskaldundu bada, zergatik ez %100a lortu?
2.
EREDUEN EBALUAZIO KUANTITATIBOA
Kontzeptu
kuantitatiboa oso eraginkorra izan da ikasteredu elebidunak mugatu eta
aztertzeko momentuan. Kontzeptu honen inguruan hainbat galdera sortu dira:
zenbateraino da euskalduna testuingurua (euskaldunen portzentajeak)? Zenbat
ordu, zenbat gai euskaraz? Zenbat irakasle euskaldun? Zenbat ikaslek gainditzen
dute espero den euskara maila?
Joera
kuantitatiboei esker “zenbat eta intentsiboagoa izan eredua (D), orduan eta
hobeak dira emaitzak” teoria guztiz egia ez dela ondorioztatu da. Idiazabal
eta Manterolaren ustez, euskarazko irakaskuntza, euskararen didaktika,
eta bereziki murgilketa bidezko irakaskuntza, ez da nahikoa aztertu baieztapen
hau egiatzat jotzeko.
Azkenik,
hizkuntzaren jabekuntza prozesuaz ezer gutxi dakigu, baina herritar euskaldun
eleanitzak sortu nahi baditugu oso gauza desberdinak egin behar dira denbora
berean.
3.
MURGILTZE PROGRAMA
Helburua
ikasleengan garapen elebiduna lortzea da. Haurrek, bere ingurugiro hurbileko hizkuntza
ikasten dute txikitan, modu inkontziente batean. Hau ematen da, hizkuntza
horrekiko esposizioa handia delako eta giro apropos batean ikasten delako.
Beraz, eskolak haurrarena ez den hizkuntza batean behar den giro hori sortzen badu, batez ere haurra gaztea denean, beste hizkuntza hori ikasiko du konturatu gabe. Gauza ez da hizkuntza berria ikastea aurrekoa ahaztuz, baizik eta umearen lehen hizkuntza zainduz eta baloratuz bigarren hizkuntza bat ikastea. Hala ere, kontuan hartu behar da epe luzeko programa denez, emaitzak ez direla bat batekoak.
4.
HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA BATERATUA
Hainbat
hizkuntzaren irakaskuntza ikuspegi koordinatuan eta koherentean egitea
aldarrikatzen du eta hizkuntza bakoitza modu bakarrean eta isolatuan ikastea
baztertzen du. Helburua ikasleek etxetik dakarten hizkuntzaz gain, gizarte
elebidunetan ukipen egoeran dauden beste hizkuntzak, edo atzerriko hizkuntzak
ikastea da.
Beraz, lortu nahi dena ez da ikasi beharreko hizkuntza bakoitzean elebakarrek duten gaitasuna lortzea, baizik eta hizkuntza bakoitzean gizarte beharrizan jakin batzuei aurre egiteko adinako gaitasunak lortzea.
5.
HIZKUNTZEN ARTEKO INTERDEPENDENTZIA
Ukipenean
dauden bi hizkuntzen artean nolabaiteko lotura dago, hau da, elkarren menpekoak
dira. 1. hizkuntzan lortutako gaitasun mailak, 2. hizkuntzan lortuko den
gaintasun maila baldintzatzen du. Lehengo hizkuntzako maila altua bada,
bigarrenean ere maila egokia lortuko da, baina lehenengo hizkuntza kaltetu
gabe. Hau da, transferentzia gertatzen da.
Bestalde,
transferentzia hori egokia izan dadin, bi baldintza hauek betetzea beharrezkoak
da:
a.
2 hizkuntzako esposizioa
b.
2 hizkuntza ikasteko motibazioa
6.
ATALASEAREN HIPOTESIA
Teoria
honek pertsona baten elebitasun maila eta maila kognitiboaren arteko lotura
azaltzen du. Hizkuntzen arteko transferentzia gertatzeko gutxieneko gaitasun
maila bat behar da hizkuntzetako batean. Gutxieneko maila hori lortzen ez bada,
ondorio kognitibo negatiboak izan ditzakegu. Eta ondorio kognitibo positiboak
lortzeko, berriz, pertsonak gaitasun onak izan behar ditu hizkuntzetako batean
gutxienez.
7.
ELEBITASUN GEHITZAILEA
Elebitasun gehintzailea, bigarren hizkuntza lehenengoaren osagarria denean gertatzen da. Honek, ondorio kognitibo positiboak izango ditu, izan ere, bi hizkuntzak egokitasunez garatuko lirateke. Maila akademikoari dagokionez, elebakarrak baino emaitza hobeagoak lortuko lirateke.
Elebitasun gehintzailea, bigarren hizkuntza lehenengoaren osagarria denean gertatzen da. Honek, ondorio kognitibo positiboak izango ditu, izan ere, bi hizkuntzak egokitasunez garatuko lirateke. Maila akademikoari dagokionez, elebakarrak baino emaitza hobeagoak lortuko lirateke.
8.
VYGOTSKIREN EKARPENA
Mintzaira
norbanako bakoitzean gauzatzen bada ere, ezin da prozesu indibidual bezala
irudikatu. Izaera seriala du, eta elkarreraginean ikasten da.
Irakats-instantziek (eskola) eragin handia dute mintzairaren garapenean.
Mintzairak gizakiaren garapen psikologikoan, pentsamenduaren eraikuntzan,
eragin zuzena du, eta diskurtso mailan gauzatzen da.
9.
TESTU GENEROAK
Testu generoak hizkuntza erabiltzeko ditugun modu desberdinei deritze. Hauek denboran zehar egonkortu dira, baina, historirari eta denborari oso lotuta daudenez, etengabe aldatuz doaz; testu-genero berriak agertzen dira denbora pasa ahala. Aitzitik, hizkuntza jarduera desberdinak desagertzen doazen heinean, testu-generoak desagertzen dira. Hori dela eta, ez dago testu-generoen behin betiko sailkapen bat.
Testu generoak hizkuntza erabiltzeko ditugun modu desberdinei deritze. Hauek denboran zehar egonkortu dira, baina, historirari eta denborari oso lotuta daudenez, etengabe aldatuz doaz; testu-genero berriak agertzen dira denbora pasa ahala. Aitzitik, hizkuntza jarduera desberdinak desagertzen doazen heinean, testu-generoak desagertzen dira. Hori dela eta, ez dago testu-generoen behin betiko sailkapen bat.
10.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
Sekuentzia
didaktikoa, eduki jakin batzuk lantzeko prestatzen diren jarduera jarraien
multzoari deitzen zaio, hau da, haurrei jarduera progresibo batzuk ezartzen
zaizkie edukiak barneratuz joan daitezen. Sekuentzia hau, testu-generoen
erabilera egokiaz arduratzen da, adibidez, testuinguru komunikatiboaren arabera
zein testu-genero erabili behar den irakastea.
Bestetik,
arau gramatikalak ere lantzen dira eta hau guztia aurrera eramateko, zenbait
proiektu proposatzen dira. Irakasleak haurrek egindako proiektuak ebaluatzen
ditu, dituzten trebetasunak eta zailtasunak detektatuz.
Dolzen
eta Shneuwlyren ustez, sekuentzia didaktikoek bi ezaugarri nagusi dituzte:
1.Koherenteak dira : ikasleen trebetasun eta
zailtasunetatik abiatzen dira ariketa edo proiektuak proposatzeko.
2.Malguak dira: ikasle-taldeen trebetasunetara
egokitzen dira.
11.
ZER DA 5 ETA 8 URTE BITARTEAN IKASTEN
DENA?
5 eta
8 urte arteko ikasleen artean, aldaketa nabariak egoten dira, batez ere,
hizkuntza mailan, testuak deskribatzeko orduan eta edukien barneratzean.
5
urteko haurrak ipuin bat deskribatu edo kontatzerako orduan, ipuinaren ekintza
nagusiak kontatzen ditu. 8urteko haurrak, aldiz, ez dira soilik ekintzetan
oinarritzen, pertsonaien pentsamendu eta sentimenduak hautematen dituzte eta
espazio eta denborarekiko harremanak kontuan hartzen dituzte.
Bestetik,
5 urterekin errepikapen ugari egiten dituzte ipuinak deskribatzerako orduan, 8
urterekin, ordea, lexiko zabalagoa eta konplexuagoa dute eta esaldi
konposatuagoak sortzen dituzte.
Gure taldeari egokitu zaion kontzeptua Hizkuntzaren Irakaskuntza Beteratua izan da, eta interneten miatu eta gero informazio interesgarria duten bi esteka. Lehenengoa Berritzegune Nagusiko webgunetik ateratakoa da, eta kontzeptu honen adibide praktiko bat eskaintzen du. Bigarrena, berriz, Papel de Periodiko egunkaritik ateratako berri interesgarri bati buruz doa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina