2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

AHOZKOTASUNA EBALUATZEKO IRIZPIDEAK

Jarraian, lau gaitasun hauek egokitasunez erabiltzeko sortu diren ebaluazio irizpide desberdinak aurkezten dizkizuegu. Hauek Pello Akizu Lizarzuren "Ahozkotasuna ebaluatzeko argibide eta trasnak" artikulutik atera ditugu, besteak beste.

1. Komunikazio egoerara egokitzea → Gaitasun soziolinguistikoa
- Testuingurua kontutan hartzea: solaskidea(k), hizkuntza mota, diskurtso mota...
- Solaskideen izaerara moldatzea
- Komunikazio konkretu baten helburua zein den jakitea
- Tonu eta abiadura egokia erabiltzea hitz egiterakoan
- Jarrera fisiko on bat izatea solasaldiaren aurrean
- Egoerara moldatzen jakitea
- Hizketaldiaren denbora kontrolatzea
- Solaskideak esaten dizuna ulertzea
- Hitz egiteko ausardia izatea
- Elkarrizketan esku hartzeko jarrera izatea

2. Koherentzia eta kohesioa → Gaitasun diskurtsiboa
- Testu bat eraikitzeko gaitasuna
- Testu egitura eta genero egokiak erabiltzea
- Testuko ideiek konexio eta koherentzia egoki bat izatea:
- Testuak lotura semantiko eta pragmatiko zuzena izatea
- Ideia multzo baten elementuen arteko armonia egotea
- Kontraesanik gabeko testua izatea
- Gramatikaren lotura egokia izatea
- Konektoreak erabiltzea
- Testu ulergarri, zuzen eta zentzudun bat sortzea

3. Morfosintaxia, lexikoa eta ahoskapena → Hizkuntza gaitasuna
- Lexiko egoki bat izatea
- Esaldien forma eta egitura egokia izatea
- Hitzen eta esaldien ahoskapena ondo egitea
- Hizkuntza egokitasunez erabiltzea inguruaren arabera
- Hitz egiten ari zaren hizkuntzaren arauak egokitasunez betetzea

4. Hizkuntzaz kanpokoa → Estrategia gaitasuna
- Sortu ahal diren oztopoak gainditzea
- Esaldi mota asko erabiltzea gauzak argi uzteko
- Esamolde eta baliabide desberdinak erabiltzea
- Hizketaldiaren zuzenketak egitea
- Behar adina informazio erabiltzea diskurtsoa sortzeko
- Galderak egitea bere diskurtsoa aberasteko
- Laguntza eskatzea hizketaldia hobezeko
- Kodeak ez nahastea
- Entzuleen ulermen maila kontrolatzea, eta bertatik abiatuz egoerarekiko diskurtso egoki bat sortzea: ulertzen diotela egiaztatzea
- Jakintza partekatzea
- Dagokion gaiari lotutako diskurtsoa sortzea

2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

236/2015 DEKRETUA


 1. SARRERA BIKO TAULA:

HELBURUAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.
Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai ikus-entzunezko teknologia berriak, bai IKTak eta bai hitzezko zein hitzik gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.
Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta kon­bentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.
Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oina­rrizko arauak errespetatzea.
Hainbat generotako literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen duen aldetik.
Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko idatzizko testu soil-soilak paperean nahiz euskarri digitalean sortzea norbaiten laguntzarekin.
Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntza-sistemari etahizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egiteko gai izatea, eta ezaguera horiek ulermen arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.
Zikloan zehar landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea, eta terminologia hori testuak ulertzearekin eta sortzearekin lotutako hizkuntzaren erabilerari buruzko jardueretan erabiltzea.
Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko.
Irakurtzeko ohitura izatea, eta literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko bidetzat hartzea.
Gai izatea bai haur-literatura klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak uler­tzeko eta erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.
Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea eta balioestea.
Norberaren ikasgelako, eskolako eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate linguistiko hori balioestea.
Ohitura eta jokabide linguistiko asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.
Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen zaizkion premiei aurre egiteko.
Gai izatea bere ikaskuntza linguistikoaz gogoeta egiteko, eta horretan, norberaren ikas­kuntza-gaitasunean konfiantza izatea, horrela nork bere burua erregulatzen ikasteko.


2. Curriculumaren arabera, zertarako izan behar dira gai ikasleak?

Curriculumaren arabera, ikasleak gai izan behar dira hitzezko eta idatzizko testuak, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz erabiltzeko. Era berean, literatura-hezkuntza lantzea dakar konpetentzia honek, nork bere burua eta ingurunea hobeto ezagutzeko. Hauek dira osagaiak:

1) Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea.

2) Eremu pertsonal, sozial edo akademikoei dagozkien hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak eraginkortasunez sortzea.

3) Hizkuntzen erabilera-arauak eta hizkuntza-sistemari buruzko jakintza erabiltzea ahozko eta idatzizko testuak sortzeko eta ulertzeko.

4) Literatura-testuak interpretatzea eta balioestea (eta horren helburua izango da mundua ulertzea, literatura-ondarea banako pertsonen eta giza taldeen esperientzia sinbolizatzeko modua dela balioestea, norberaren kultura-nortasuna eraikitzea, inguruneko nortasun eta aniztasun kulturala errespetatzea eta sentsibilitate estetikoa lantzea).

5) Gizarteko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna onartzea eta balioestea.

3. Ados zaudete curriculumak azaltzen dituen helburuekin? zergatik?

Curriculumak aipatzen dituen helburuak zazpi dira guztira, eta hauek ingurua, inguruaren ohiturak, ingurarekiko harremana, inguruarekiko komunikazioa eta komunikatzeko erabiltzen ditugun tresnez (teknologia berriak, adibidez) hitz egiten dute batez ere.

Kontzeptu guzti hauek pertsona bat bere inguruko gizartean askatasunez moldatzeko beharrezkoak direla uste dugu, beraz, ados gaude proposatzen diren helburuekin.

Testuak eta diskurtsoak komunikazioaren oinarri dira, eta komunikazioa gizartea mugiaraztean duen funtsezko faktorea da. Hori dela eta, ahozko zein idatzizko diskurtsoak ikastea eta ulertzea beharrezkoa da gizarte honetako egoerei aurre egiteko. Hala ere, egoera hauek desberdinak izango dira uneoro, eta beraz, nahitaezkoa da uneak uneko komunikazio premiei egokitasunez erantzuten jakitea. Errezpetuz eta elkarlanean aritzeko gogoz beti ere.

Bestetik, hizkuntza komunikazioaren oinarria da, eta beraz, honen arauak ikasi behar dira, hizkuntzaren erabilpen on bat egin dezagun. Honi esker, mota askotako testu eta diskurtsoak sortu daitezke, eta beraz, curriculumean toki garrantzitsu bat duela deritzogu.

Gizarte bakoitzak bere ezaugarrik eta ohiturak ditu. Gizakia bere inguruan eroso eta integratuta sentitu behar da, eta horretarako, inguruaren jatorria zein den jakiteak asko laguntzen du: kultura ondarea, hizkuntza-ondarea, hizkuntza-aniztasuna, komunikatzeko baliabideak, literatura... Honela, ikasleak integratuago sentituko dira gizartearen barnean, eta bertako hizkuntza, kasu honetan euskara, normaltasun handiagoz erabiliko dute.

Azkenik, proposatzen den helburuetariko bat teknologia berrien erabilpena eta honek ematen duen autonomia da. Gizartea etengabe doa aurrea, modu oso azkarrean eboluzionatzen du, eta teknologia berriak eboluzio horren parte dira. Horregatik, hauek umeen eguneroko bizitzan integratzea garrantzitsua ikusten dugu. Modu honetan umeak informazioa eskuragarriago izango dute, eta autonomoagoak bihurtuko dira.

Hizkuntzan ikasteari esker, ikasleak hizkuntza guztiek gauza komun batzuk dituztela konturatu behar dira. Hizkuntza batetik bestera komunikazio ezaguerak eta estrategiak transferitu daitezke, eta ikaslea horren jabe izan behar da. Honela, errazagoa izango zaio beste hizkuntza batzuk ikastea, ingelesa adibidez.


2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

EAE-ko CURRICULUMA AZTERTZEN

KOMUNIKAZIO GAITASUNA ETA CURRICULUMA

1- IKASLEEN IRTEERA PROFILA

Curriculumean:

1.– Oinarrizko Hezkuntza baliagarria izango da ikasleek gara ditzaten Oinarrizko Hezkuntzako irteera-profil orokorraren helburuak lortzeko behar dituzten gaitasunak.

2.– Ikasleek Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza amaitzerako lortu behar dituzten oinarrizko konpetentziak dira ikasleen irteera-profil orokorra, hezkuntza-xedeak betetzeko eta bizitzaren 9. zk. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2016/141 (268/10) esparru eta egoera guztietan moldatzen jakin dezaten. Ikasleen irteera-profil orokorra agertzen da dekretu honen II. eranskineko Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren Planteamendu orokorrean.

3.– Irteera-profil orokorra ebaluatzeko modua zehazten da Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irteera-profilean.

4.– Ikasleen irteera-profila zehazten da Lehen Hezkuntzako jakintza-arloen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgaien etapako helburuetan. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen irteera-profilak azaltzen dira dekretu honen II. eranskinean; zehazki, Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren berariazko ikuspegian.

5.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak, irteera-profila erreferentetzat hartuta, zeina ikasle guztientzat berdina baita, adinako aholkularitza emango die ikastetxeei, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irteera-profilak beren ikasleentzat moldatu ahal izan ditzaten ikastetxearen proiektu instituzionalen barruan.

Heziberrin:

OINARRIZKO HEZKUNTZAREN XEDEAK ETA IKASLEAREN IRTEERA‐PROFIL OROKORRA

Hezkuntza‐xedeek hezkuntza‐prozesu osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diote. Ikasleen irteera‐profil orokorrak definitzen ditu ikasleak Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoa amaitzean lortu behar dituen oinarrizko konpetentziak, hezkuntza‐ xedeak lortzeko eta bizitzaren arloetan eta egoeretan moldatzen jakiteko. Irteera‐profil orokorra ondorengo zehaztasun‐mailetan formulatuko da, ebaluatzeko moduan. Xedeak eta profil orokorra definitzea garrantzitsua da, hezkuntza‐prozesu osoan zehar ikaslearekin erlazionatutako hezkuntza‐eragile guztiek (familiak, eskolak, hedabideek, elkarte eta erakunde soziokulturalek) modu argian, unibokoan eta partekatuan ikus ditzaten helburuak eta ikasleengandik espero diren ezaugarriak, eta modu koordinatuan aritu ahal izan daitezen. Hain zuzen ere, irteera‐profil orokorra ardatza da, bai ikastetxearen izaera berezia edo bere Hezkuntza Proiektua definitzeko, bai Oinarrizko Hezkuntzaren etapa guztien hobekuntza‐planak, programazioa, garapena eta ebaluazioa bideratzeko, bai irakasleen prestakuntza planifikatzeko.

2-BIZITZARAKO KONPETENTZIAK

Curriculumean:

Oinarrizko konpetentzia guztiak dira beharrezkoak eta ezinbestekoak bizitzarako, baina komeni da oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplinen barrukoak bereiztea eta erlazionatzea. Bereizi egin behar dira, bide bakarra dagoelako oinarrizko zehar-konpetentziak ikasteko eta ebaluatzeko: diziplina bakoitzeko oinarrizko konpetentziak garatzen dituzten arloetako edukiak ikasteko prozesuan sartzea. Baina harremanetan ere jarri behar dira, oinarrizko zehar-konpetentzien bidez eskuratzen direlako diziplina bakoitzeko oinarrizko konpetentziak.

Heziberrin:

OINARRIZKO ZEHAR‐KONPETENTZIAK EDO KONPETENTZIA OROKORRAK

Oinarrizko zehar‐konpetentziak hezkuntza‐ardatz edo  ‐zutabe nagusien arabera sailkatu behar dira. Horrek ardatz bakoitzaren singulartasuna bereizten lagunduko digu, nahiz eta jakin ardatz horiek guztiak elkarrekin gurutzatzen direla eguneroko jardunean. Konpetentzien arabera jokatzeko, beharrezkoa da modu bereizezinean pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen eta norbera izaten ikastea. Konpetentzien artean, gainera, ez dago inolako hierarkiarik, ez eta lehentasunik ere. Esaterako, ikasten ikasteko konpetentzia ez da, inondik ere, gainerakoak baino garrantzitsuagoa. Denak dira ezinbesteko ekintzarako. Zehar‐konpetentzia guztiak desberdinak dira eta, aldi berean, denek bat egiten dute.

Hurrengo hauek dira:

1. Ikasten ikasteko konpetentzia: Pentsatzen eta ikasten jakitea.  

2. Hizkuntza‐komunikaziorako konpetentzia, eta teknologia digital eta mediatikoa erabiltzeko konpetentzia: Komunikatzen jakitea.

3. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: Elkarrekin bizitzen jakitea.  

4. Norberaren autonomiarako konpetentzia: Izaten jakitea.

5. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia. Ekimenez jokatzen jakitea.