KOMUNIKAZIO GAITASUNA ETA CURRICULUMA
1- IKASLEEN IRTEERA PROFILA
Curriculumean:
1.– Oinarrizko Hezkuntza baliagarria izango da ikasleek gara ditzaten Oinarrizko Hezkuntzako irteera-profil orokorraren helburuak lortzeko behar dituzten gaitasunak.
2.– Ikasleek Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza amaitzerako lortu behar dituzten oinarrizko konpetentziak dira ikasleen irteera-profil orokorra, hezkuntza-xedeak betetzeko eta bizitzaren 9. zk. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2016/141 (268/10) esparru eta egoera guztietan moldatzen jakin dezaten. Ikasleen irteera-profil orokorra agertzen da dekretu honen II. eranskineko Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren Planteamendu orokorrean.
3.– Irteera-profil orokorra ebaluatzeko modua zehazten da Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irteera-profilean.
4.– Ikasleen irteera-profila zehazten da Lehen Hezkuntzako jakintza-arloen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgaien etapako helburuetan. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen irteera-profilak azaltzen dira dekretu honen II. eranskinean; zehazki, Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren berariazko ikuspegian.
5.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak, irteera-profila erreferentetzat hartuta, zeina ikasle guztientzat berdina baita, adinako aholkularitza emango die ikastetxeei, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irteera-profilak beren ikasleentzat moldatu ahal izan ditzaten ikastetxearen proiektu instituzionalen barruan.
Heziberrin:
OINARRIZKO HEZKUNTZAREN XEDEAK ETA IKASLEAREN IRTEERA‐PROFIL OROKORRA
Hezkuntza‐xedeek hezkuntza‐prozesu osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diote. Ikasleen irteera‐profil orokorrak definitzen ditu ikasleak Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoa amaitzean lortu behar dituen oinarrizko konpetentziak, hezkuntza‐ xedeak lortzeko eta bizitzaren arloetan eta egoeretan moldatzen jakiteko. Irteera‐profil orokorra ondorengo zehaztasun‐mailetan formulatuko da, ebaluatzeko moduan. Xedeak eta profil orokorra definitzea garrantzitsua da, hezkuntza‐prozesu osoan zehar ikaslearekin erlazionatutako hezkuntza‐eragile guztiek (familiak, eskolak, hedabideek, elkarte eta erakunde soziokulturalek) modu argian, unibokoan eta partekatuan ikus ditzaten helburuak eta ikasleengandik espero diren ezaugarriak, eta modu koordinatuan aritu ahal izan daitezen. Hain zuzen ere, irteera‐profil orokorra ardatza da, bai ikastetxearen izaera berezia edo bere Hezkuntza Proiektua definitzeko, bai Oinarrizko Hezkuntzaren etapa guztien hobekuntza‐planak, programazioa, garapena eta ebaluazioa bideratzeko, bai irakasleen prestakuntza planifikatzeko.
2-BIZITZARAKO KONPETENTZIAK
Curriculumean:
Oinarrizko konpetentzia guztiak dira beharrezkoak eta ezinbestekoak bizitzarako, baina komeni da oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplinen barrukoak bereiztea eta erlazionatzea. Bereizi egin behar dira, bide bakarra dagoelako oinarrizko zehar-konpetentziak ikasteko eta ebaluatzeko: diziplina bakoitzeko oinarrizko konpetentziak garatzen dituzten arloetako edukiak ikasteko prozesuan sartzea. Baina harremanetan ere jarri behar dira, oinarrizko zehar-konpetentzien bidez eskuratzen direlako diziplina bakoitzeko oinarrizko konpetentziak.
Heziberrin:
OINARRIZKO ZEHAR‐KONPETENTZIAK EDO KONPETENTZIA OROKORRAK
Oinarrizko zehar‐konpetentziak hezkuntza‐ardatz edo ‐zutabe nagusien arabera sailkatu behar dira. Horrek ardatz bakoitzaren singulartasuna bereizten lagunduko digu, nahiz eta jakin ardatz horiek guztiak elkarrekin gurutzatzen direla eguneroko jardunean. Konpetentzien arabera jokatzeko, beharrezkoa da modu bereizezinean pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen eta norbera izaten ikastea. Konpetentzien artean, gainera, ez dago inolako hierarkiarik, ez eta lehentasunik ere. Esaterako, ikasten ikasteko konpetentzia ez da, inondik ere, gainerakoak baino garrantzitsuagoa. Denak dira ezinbesteko ekintzarako. Zehar‐konpetentzia guztiak desberdinak dira eta, aldi berean, denek bat egiten dute.
Hurrengo hauek dira:
1. Ikasten ikasteko konpetentzia: Pentsatzen eta ikasten jakitea.
2. Hizkuntza‐komunikaziorako konpetentzia, eta teknologia digital eta mediatikoa erabiltzeko konpetentzia: Komunikatzen jakitea.
3. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: Elkarrekin bizitzen jakitea.
4. Norberaren autonomiarako konpetentzia: Izaten jakitea.
5. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia. Ekimenez jokatzen jakitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina