1. SARRERA BIKO TAULA:
|
HELBURUAK
|
EBALUAZIO
IRIZPIDEAK
|
|
Hizkuntzaren
zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak
ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre
egiteko.
|
Harreman interpertsonaletan,
hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri
eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik
gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea,
ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan
lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
|
|
Norberaren
esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz
etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai
izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
|
Harreman
interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri
agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu
soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai
ikus-entzunezko teknologia berriak, bai IKTak eta bai hitzezko zein hitzik
gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.
|
|
Hizkuntzen erabileraren
oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta konbentzio zein
arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura
nagusiak aintzat hartuta.
|
Eguneroko egoera
interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko
arauak errespetatzea.
|
|
Hainbat generotako
literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen
ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren
hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen
duen aldetik.
|
Harreman interpertsonaletan,
hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen
moduko idatzizko testu soil-soilak paperean nahiz euskarri digitalean sortzea
norbaiten laguntzarekin.
|
|
Eskolako
eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea,
aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak
komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea,
portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan
erabiltzeko.
|
Testu, enuntziatu eta hitzak
elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntza-sistemari etahizkuntzaren
erabilera-arauei buruz gogoeta egiteko gai izatea, eta ezaguera horiek
ulermen arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak
hobetzeko erabiltzea.
|
|
Informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea,
informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.
|
Zikloan zehar landutako oinarrizko
terminologia linguistikoaren berri jakitea, eta terminologia hori testuak
ulertzearekin eta sortzearekin lotutako hizkuntzaren erabilerari buruzko
jardueretan erabiltzea.
|
|
Norbaiten
laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza
eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak
transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea,
komunikaziorako konpetentzia hobetzeko.
|
Irakurtzeko ohitura izatea, eta
literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko bidetzat hartzea.
|
|
Gai izatea bai haur-literatura
klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak ulertzeko eta
erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta
konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.
|
|
|
Norberaren inguruan hitz egiten
diren hizkuntzak identifikatzea eta balioestea.
|
|
|
Norberaren ikasgelako, eskolako
eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate
linguistiko hori balioestea.
|
|
|
Ohitura eta jokabide linguistiko
asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen
aldeko jarrera izatea.
|
|
|
Informazioa bilatzeko,
hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin
informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen
zaizkion premiei aurre egiteko.
|
|
|
Gai izatea bere ikaskuntza
linguistikoaz gogoeta egiteko, eta horretan, norberaren ikaskuntza-gaitasunean
konfiantza izatea, horrela nork bere burua erregulatzen ikasteko.
|
2. Curriculumaren arabera, zertarako izan behar dira
gai ikasleak?
Curriculumaren arabera, ikasleak gai izan behar dira hitzezko
eta idatzizko testuak, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean
edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta
hizkuntza-aniztasuna errespetatuz erabiltzeko. Era berean, literatura-hezkuntza
lantzea dakar konpetentzia honek, nork bere burua eta ingurunea hobeto
ezagutzeko. Hauek dira osagaiak:
1) Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta
ikus-entzunezko testuak ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea.
2) Eremu pertsonal, sozial edo akademikoei dagozkien
hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak eraginkortasunez sortzea.
3) Hizkuntzen erabilera-arauak eta hizkuntza-sistemari
buruzko jakintza erabiltzea ahozko eta idatzizko testuak sortzeko eta
ulertzeko.
4) Literatura-testuak interpretatzea eta balioestea
(eta horren helburua izango da mundua ulertzea, literatura-ondarea banako
pertsonen eta giza taldeen esperientzia sinbolizatzeko modua dela balioestea,
norberaren kultura-nortasuna eraikitzea, inguruneko nortasun eta aniztasun
kulturala errespetatzea eta sentsibilitate estetikoa lantzea).
5) Gizarteko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna
onartzea eta balioestea.
3. Ados zaudete curriculumak azaltzen dituen
helburuekin? zergatik?
Curriculumak aipatzen dituen helburuak zazpi dira
guztira, eta hauek ingurua, inguruaren ohiturak, ingurarekiko harremana,
inguruarekiko komunikazioa eta komunikatzeko erabiltzen ditugun tresnez
(teknologia berriak, adibidez) hitz egiten dute batez ere.
Kontzeptu guzti hauek pertsona bat bere inguruko
gizartean askatasunez moldatzeko beharrezkoak direla uste dugu, beraz, ados
gaude proposatzen diren helburuekin.
Testuak eta diskurtsoak komunikazioaren oinarri dira,
eta komunikazioa gizartea mugiaraztean duen funtsezko faktorea da. Hori dela
eta, ahozko zein idatzizko diskurtsoak ikastea eta ulertzea beharrezkoa da
gizarte honetako egoerei aurre egiteko. Hala ere, egoera hauek desberdinak
izango dira uneoro, eta beraz, nahitaezkoa da uneak uneko komunikazio premiei
egokitasunez erantzuten jakitea. Errezpetuz eta elkarlanean aritzeko gogoz beti
ere.
Bestetik, hizkuntza komunikazioaren oinarria da, eta
beraz, honen arauak ikasi behar dira, hizkuntzaren erabilpen on bat egin
dezagun. Honi esker, mota askotako testu eta diskurtsoak sortu daitezke, eta
beraz, curriculumean toki garrantzitsu bat duela deritzogu.
Gizarte bakoitzak bere ezaugarrik eta ohiturak ditu.
Gizakia bere inguruan eroso eta integratuta sentitu behar da, eta horretarako,
inguruaren jatorria zein den jakiteak asko laguntzen du: kultura ondarea,
hizkuntza-ondarea, hizkuntza-aniztasuna, komunikatzeko baliabideak,
literatura... Honela, ikasleak integratuago sentituko dira gizartearen barnean,
eta bertako hizkuntza, kasu honetan euskara, normaltasun handiagoz erabiliko
dute.
Azkenik, proposatzen den helburuetariko bat teknologia
berrien erabilpena eta honek ematen duen autonomia da. Gizartea etengabe doa
aurrea, modu oso azkarrean eboluzionatzen du, eta teknologia berriak eboluzio
horren parte dira. Horregatik, hauek umeen eguneroko bizitzan integratzea
garrantzitsua ikusten dugu. Modu honetan umeak informazioa eskuragarriago
izango dute, eta autonomoagoak bihurtuko dira.
Hizkuntzan ikasteari esker, ikasleak hizkuntza guztiek
gauza komun batzuk dituztela konturatu behar dira. Hizkuntza batetik bestera
komunikazio ezaguerak eta estrategiak transferitu daitezke, eta ikaslea horren
jabe izan behar da. Honela, errazagoa izango zaio beste hizkuntza batzuk
ikastea, ingelesa adibidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina