2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

IDAZMENAREN EBALUAZIOA: TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK

Testua: Istripua Herriko Bidegorrian

Ebaluazioaren zehaztapena
  1. Egokitasuna: gaitasun soziolinguistikoa
Testuaren helburua / Gaiarekiko lotura: Testuaren helburua betetzen da. Zer gertatu den eta nola ondo azaltzen du Gai berdina jarraitzen du uneoro, testuan idazten duenak izenburuarekin konexioa dauka. Beraz, gaiarekiko lotura egokia
Bere expresio propioak “zer egingo diogu ba!”, sentimendu eta pentsamenduak erabili ditu, hauek puntuazio marka espezifikoekin konbinatuz (harridura ikurrak). Honekin, ondorioztatu dezakegu erregistro ez formala erabili duela.
Testuko ideia orokorrak objektiboak dira, baina, hainbat ideia subjektibo txertatzen ditu (bere sentimenduak, besteak beste: “oso triste geratu da”).

  1. Kohesioa-koherentzia: gaitasun diskurtsiboa
Ideiak ondo antolatuta daude. Orden kronologiko bat jarraitzen dute testu osoan zehar, eta beraz, koherentzia bat dagoela esan dezakegu. Hala ere, “orain esan didate ez zela hiru aste 6 baizik!” esaldia ez dago oso ondo kokatuta eta ez du lotura askorik. Gainerako ideien artean kohesio bat dago eta hauek lotura dute beraien artean.
Lokailu eta antolatzaileen eskasia ikusten da, beraz, hauek gehiago erabili beharko lituzke.
Azkenik, testuaren egitura ona da, baina, ondorioa luzatu beharko litzateke.  

  1. Morfosintaxia, lexikoa eta ortografia: gaitasun linguistikoa
Morfosintaxiari dagokonez, esaldi motzak eta zuzenak erabiltzen ditu. Hala ere, hitzen arteko espazioa hobetu beharko litzateke.
Erabiltzen duen lexikoa egokia da, orokorrean ez du akats larririk eta hitzak ez ditu gehiegi errepikatzen.
Puntuazioari dagokionez, modu egokian erabili ditu puntuak, komak eta harridura ikurra. Hala ere, ez du hitzen arteko espazioa errespetatu eta horrek irakurketa galarazten du.
Azkenik, ortografia akats larririk ez dagoen arren, hitz bat zuzendu beharko luke: “biziketa”. Bestetik, hitzen arteko espazioa handiagoa izan beharko litzatekeela uste dugu, horrek irakurketa ostopatzen duelako.

Nola hobetu? Elena Laiz-ek eta Daniel Cassany
Lehenik eta behin, guk isilean eta modu zainduan irakurri behar dugu dena; hau komenigarria da ikasleak testua idatzi duenean izatea, hau da, denbora gehiegi ez igarotzea idazmenetik zuzenketara arte. Testua hobetezeko, guk dena egin beharrean, pistak eman beharko ditugu, ikasleak zuzendu dezan. Adibidez, testuaren zati bat berriro irakurtzeko esan, ea ondo ulertzen duen galdetu, testu mota horretarako erabili duen erregistroa egokia iruditzen zaion  galdetu, hitz bat gehiegitan errepikatzen badu hiztegian sinonimo bat bilatzea… Hori aurrera eramateko, ikasleei gure oharrak irakurtzeko denbora eman behar diegu, sakon hausnartu dezaten.
Gure kasuan, ikasleak berri bat idatzi du, eta nahiko ondo dagoela iruditzen zaigu; hala ere, hurrengoa dio: “orain esan didate ez zela 3 aste 6 aste baizik!”. Esaldi horri buruz galderak egingo genizkioke, ea horrelako esaldi bat berri batean jartzea ondo iruditzen zaion, eta honela ez bada nola aldatuko luke… Hori egiteko beste estrategia bat binaka jartzea izan daiteke, batak besteari testua hobetzeko proposamenak eginez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina