Maila: 5. maila
Izena: Euskara 5º
Argitaletxea: ANAYA
a) “Informazioa berreskuratzeko” galderak: Galdera hauen bidez irakurritako testuaren gaineko informazio puntuala izanen dugu. Horrela egiaztatuko dugu irakurleak testuaren gaineko aski informazio ote duen. Esate baterako: narrazio testuetan, pertsonaiak zein diren; jarraibideak emateko testuetan, ekintza bat zer hurrenkeratan egin behar den; azalpen testuetan, animalia batek zer ezaugarri dituen; testu deskribatzaileetan, pertsona fisikoki nolakoa den... Honako hauek adibide batzuk besterik ez dira. Galderak bi motatakoak izan daitezke: hitzez hitz ulertzekoak edo informazio baliokidea bilatzekoak.
- Galdera: aukeratu esaldi zuzena
- Simon, Maurizio, Bruno, Romualdo, Sigfrido…
- Rominaren etxera joan ziren
- Karlosen etxean bizi ziren
- bisitan joan zitzaizkion Karlosi
- Karlos sendatu eta eskolara itzuli zenean…
- pilotatxo bat zuen buruan
- egitasmo zehatz bat zuen buruan
- izar bat zuen buruan
- Karlos prest zegoen agenda zabaldu eta…
- eskolako lanak egiteko
- azterketaren eguna eta ordua apuntatzeko
- hainbat sekretu kontatzeko
2. Galdera: Erantzun galderei
- Zertarako jaurti dio paperezko pilotatxoa Karlosek Rominari?
- Zer kontatu nahi dio?
- Zer gertatu zaio Karlosi parkera heltzean?
b) “Ulermen globalerako” galderak: Galdera hauei erantzun ahal izateko testua sakonago ulertu behar da. Irakurleak argudioaren haria zein den antzeman behar izan du eta funtsezkoaren ideia globala izan. Esate baterako: narrazio testuetan, tramaren funtsa; azalpen estuetan, sustraiko eta funtsezko ideiak; jarraibideak emateko testuetan, ekintza baten sekuentzia oso eta globala; testu deskribatzaileetan, pertsonaia baten alderdi fisiko eta psikologikoen ikuspegi osoa. Ulermena sakonagoa eta koherenteagoa izanen da.
- Nork kontatzen du istorioa?
c) “Interpretaziorako” galderak: Galdera hauen bidez balioesten da irakurleak pertsonaien arteko harremanak ulertzen ote dituen; narrazio testuetan, pertsonaien eta ekintzen artekoak; azalpen testuetan, elementuen, egoeren, gertakarien eta abarren artekoak; testu deskribatzaileetan, ezaugarriak eta harremanak inferituz, hitzez hitz deskribatutakotik haratago joateko aukera ematen dutenak; jarraibideak emateko testuetan, esan gabekoa ondorioztatzea, ekintzen sekuentzia ulertzeko beharrezkoa bada ere, etab. Hitzez hitzeko ulermenaren ikuspegia baino haratago joateko aukera dugu. Hortik datorkio balioa irakurketari.
5. Galdera: azaldu
- Zenbat pertsonaia daude ipuinean?
- Zein da garrantzitsuena? Zergatik?
- Nolakoak dira Karlos eta Romina?
d) “Edukiaren hausnarketari eta balioespenari” buruzko galderak: Galdera hauen bidez balioesten da, ulermenetik abiaturik eta hausnarketaren bidez, norberak testuaren aurrean hartuko duen rola. Ulermen lanak zabaltzeko aukeratzat har daiteke. Esate baterako: galdetzen da istorio batek egiazkoa izateko duen itxuraz; irakurleak pertsonaiei buruz zer iritzi duen; irakurleak zer eginen lukeen halako zerbait gertatu izan balitzaio, etab.
6. Galdera: Eman zure iritzia
- Gustatu al zaizu irakurgaia? Zergatik?
- Sinesgarria iruditzen al zaizu?
- Nola amaituko ote da guztia?
e) “Formaren gaineko hausnarketari eta balioespenari” buruzko galderak: Galdera hauek informazioa ekarri nahi dute irakurleak testua hobeki uler dezan laguntzen duten testuzko seinaleetatik informazioa ateratzeko duen gaitasunaz. Esate baterako: jakin nahi da ea ikasleak konturatzen ote diren “Behin batean...” hasiera duen testua ipuin bat dela edo marratxoek pertsonaien arteko elkarrizketa markatzeko balio dutela, etab. Horren ondoren, prozesuak eta horiekin lotutako estrategiak deskribatu dira koadro batean eta, orobat, proba bakoitzean sar daitezkeen galdera motak:
Galdera (asmatua): Zer testu mota da? Markatu erantzun egokia
- Deskribapen testua
- Azalpen testua
- Narrazio testua
- Argudio testua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina