2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

IDAZMENAREN ZAZPI HASTAPENAK

1. Eskolako ohiko jardueretan idazmena integratzea
Idazmena, idazteko tresna izateaz gain, gogoeta eta komunikazio tresna ere bada. Tresna hau egoera desberdinetan erabiltzen dugu, eta egoera horiek hiru talde desberdinetan banatzen dira:
  1. Eskolako irakasagaiekin erlazionatutako jarduerak: Bertan genero diskurtsibo desberdinak lantzen dira; hala nola: narrazioa, ensaioa, deskribapena… Jarduera hauek gogoeta eta idazki lagungarriekin elkarlanean dabiltza.
  2. Eremu kulturaleko jarduerak: antzerkiak, foroak, poemak irakurtzea, literaturarekin zer ikusia duten eskolaz kanpoko jarduerak…
  3. Komunikazio pertsonal eta instituzionalekin zer ikusia duten jarduerak, non idazmena lantzen den: eskolako aldizkaria, kolaborazioak egunkarietan, gurasoekin jarduerak...

2. Idazmenaren irakaskuntzaren inguruko  jardueren bigarren helburu bat zehaztu : helburu diskurtsibo bat eta ikaskuntzaren helburu zehatz bat.
Testu konplexuak idazteko, genero diskurtsibo desberdinak ikasteko, jarduerak proposatu behar dira, eta ikas programazio edo jarduera horiek, bi helburu izan behar dituzte. Lehenengo helburua testuaren funtzioari bideratuta dago eta bigarrena aldiz, ikaskuntzaren edukietara.
Ildo horretatik, testuningurua kontuan hartu beharra dago eta baita  erregistro motak (formala, informala) ere, ez baita berdina alkate bati idaztea edo lagun talde bati idaztea.
Adibide bezala, iritzi artikulu bat idazterako orduan, hartzaileak, eskaintzen den informazioa, testua bideratuta dagoen testuingurua eta abar hartuko da kontuan.

3. Idazteko jarduera gero eta konplexuagoak proposatu ikasleek genero testualen inguruan aurrera egin dezaten
Hau sekuentziatzeko orduan, komenigarria da, kurtso bakoitzean genero testual bat lantzea baino, kurtso guztietan genero testual guztiak lantzea, maila ezberdinetan, noski.

4. Idaztea prozesu bat dela kontuan hartzea eta hori ikasleek ere ulertzea
Idaztea beste hainbat sub-prozesu eta jarduera eskatzen dituen prozesu konplexua da. Garrantzitsua da jakitea norentzat, zertarako eta zeri buruz idatziko den; hau da, idazlea testuinguruarekiko kokatzen da, komunikazio eremuarekiko, hain zuzen.
Testuaren planifikazioa ezarritako helburuen arabera egingo da.
Errebisioa egiteko ez dira pausu batzuk era linealean jarraitu behar, hau da, ez dira bata bestearen atzean egin behar, ordena bat jarraituz. Idazlea testua egiten ari den bitartean, testua errebisatzen du, amaituta ez egon arren.
Honek irakaslearen paperean eragin zuzena du: irakasleak esku-hartzeak egin ditzake ikaslea testua egiten ari den bitartean.  Izan ere, zuzenketa azkenean (testua bukatuta dagoenean) egiteak, ez dakar onura handirik ikaslearen idazteko ahalmenean.

5. Idazteko, hitz egin
Nahiz eta askotan idazleak bakarrik idazten imajinatzen ditugun, irudi hori ez da egia. Argitaratzen diren testu asko kolaborazio baten ondorioz sortuak izan dira. Eta, gainera, nahiz eta testuak pertsona bakar batek idatzi, normala da beste kide edo idazle batzuei erakustea, haien iritziak edota proposamenak jakiteko.
Beraz, hori kontuan hartuta, ezinbestekoa da ikasleek haien artean testuei buruz hitz egiteko egoerak sortzea. Ahozko interakzioa ezinbestekoa da idazten ikasteko.
Gainera, modu honetan eginez, ikasleek ez dute bakarrik irakaslea aditu moduan ikusiko.

6. Idazteko irakurri, irakurtzeko idatzi
Idaztearen eta irakurtzearen arteko erlazioak ez dira zuzenak ezta zentzubakarrekoak.
Ikaskuntza mesedetzen duena hizkuntza idatziarekin dagoen erlazioa da. Zaila da idazteko irakurtzea eta irakurtzeko idaztea banatzea.

7. Ikaslea gidatu
Testu konplexuagoetarako, irakaslearen gida ezinbestekoa da. Irakaslearen laguntzak askotarikoak izan daitezke: lehendabizi, helburu zehatz bat ezarri behar du. Prozesua ematen ari den bitartean, materialak, eskemak, pautak… ematen lagun dezake.


Ondo iruditzen zaigu txikitan izan ez dugun idazten ikasteko era bat delako, adibidez, guk bakarrik egin behar genituen testu idatziak, gure ideiak ezin genituen gainerako ikaskideekin partekatu. Horrek presioa eragiten zigun, askotan trabatuta geunden eta ezin genuen aurrera egin; aldiz, beste baten laguntza apur batekin traba horiek gainditzeko aukera izan genezakeen.

Bestetik, testu honetan ikusi dugunez, testu idatzi bat egiteko pausual ez dira linealak izan behar. Gure eskola garaian, testuak idazteko ideia asko genituen, baina pausuak (lehenengo ideia nagusiak atera, gero eskema bat egin, bukatzean errebisatu…) ordena jakin batean jarraitu behar genituenez, horiek garatzea askoz zailagoa egiten zitzaigun.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina