2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

AHOZKOTASUNA EBALUATZEKO IRIZPIDEAK

Jarraian, lau gaitasun hauek egokitasunez erabiltzeko sortu diren ebaluazio irizpide desberdinak aurkezten dizkizuegu. Hauek Pello Akizu Lizarzuren "Ahozkotasuna ebaluatzeko argibide eta trasnak" artikulutik atera ditugu, besteak beste.

1. Komunikazio egoerara egokitzea → Gaitasun soziolinguistikoa
- Testuingurua kontutan hartzea: solaskidea(k), hizkuntza mota, diskurtso mota...
- Solaskideen izaerara moldatzea
- Komunikazio konkretu baten helburua zein den jakitea
- Tonu eta abiadura egokia erabiltzea hitz egiterakoan
- Jarrera fisiko on bat izatea solasaldiaren aurrean
- Egoerara moldatzen jakitea
- Hizketaldiaren denbora kontrolatzea
- Solaskideak esaten dizuna ulertzea
- Hitz egiteko ausardia izatea
- Elkarrizketan esku hartzeko jarrera izatea

2. Koherentzia eta kohesioa → Gaitasun diskurtsiboa
- Testu bat eraikitzeko gaitasuna
- Testu egitura eta genero egokiak erabiltzea
- Testuko ideiek konexio eta koherentzia egoki bat izatea:
- Testuak lotura semantiko eta pragmatiko zuzena izatea
- Ideia multzo baten elementuen arteko armonia egotea
- Kontraesanik gabeko testua izatea
- Gramatikaren lotura egokia izatea
- Konektoreak erabiltzea
- Testu ulergarri, zuzen eta zentzudun bat sortzea

3. Morfosintaxia, lexikoa eta ahoskapena → Hizkuntza gaitasuna
- Lexiko egoki bat izatea
- Esaldien forma eta egitura egokia izatea
- Hitzen eta esaldien ahoskapena ondo egitea
- Hizkuntza egokitasunez erabiltzea inguruaren arabera
- Hitz egiten ari zaren hizkuntzaren arauak egokitasunez betetzea

4. Hizkuntzaz kanpokoa → Estrategia gaitasuna
- Sortu ahal diren oztopoak gainditzea
- Esaldi mota asko erabiltzea gauzak argi uzteko
- Esamolde eta baliabide desberdinak erabiltzea
- Hizketaldiaren zuzenketak egitea
- Behar adina informazio erabiltzea diskurtsoa sortzeko
- Galderak egitea bere diskurtsoa aberasteko
- Laguntza eskatzea hizketaldia hobezeko
- Kodeak ez nahastea
- Entzuleen ulermen maila kontrolatzea, eta bertatik abiatuz egoerarekiko diskurtso egoki bat sortzea: ulertzen diotela egiaztatzea
- Jakintza partekatzea
- Dagokion gaiari lotutako diskurtsoa sortzea

2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

236/2015 DEKRETUA


 1. SARRERA BIKO TAULA:

HELBURUAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.
Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai ikus-entzunezko teknologia berriak, bai IKTak eta bai hitzezko zein hitzik gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.
Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta kon­bentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.
Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oina­rrizko arauak errespetatzea.
Hainbat generotako literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen duen aldetik.
Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko idatzizko testu soil-soilak paperean nahiz euskarri digitalean sortzea norbaiten laguntzarekin.
Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntza-sistemari etahizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egiteko gai izatea, eta ezaguera horiek ulermen arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.
Zikloan zehar landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea, eta terminologia hori testuak ulertzearekin eta sortzearekin lotutako hizkuntzaren erabilerari buruzko jardueretan erabiltzea.
Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko.
Irakurtzeko ohitura izatea, eta literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko bidetzat hartzea.
Gai izatea bai haur-literatura klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak uler­tzeko eta erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.
Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea eta balioestea.
Norberaren ikasgelako, eskolako eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate linguistiko hori balioestea.
Ohitura eta jokabide linguistiko asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.
Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen zaizkion premiei aurre egiteko.
Gai izatea bere ikaskuntza linguistikoaz gogoeta egiteko, eta horretan, norberaren ikas­kuntza-gaitasunean konfiantza izatea, horrela nork bere burua erregulatzen ikasteko.


2. Curriculumaren arabera, zertarako izan behar dira gai ikasleak?

Curriculumaren arabera, ikasleak gai izan behar dira hitzezko eta idatzizko testuak, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz erabiltzeko. Era berean, literatura-hezkuntza lantzea dakar konpetentzia honek, nork bere burua eta ingurunea hobeto ezagutzeko. Hauek dira osagaiak:

1) Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea.

2) Eremu pertsonal, sozial edo akademikoei dagozkien hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak eraginkortasunez sortzea.

3) Hizkuntzen erabilera-arauak eta hizkuntza-sistemari buruzko jakintza erabiltzea ahozko eta idatzizko testuak sortzeko eta ulertzeko.

4) Literatura-testuak interpretatzea eta balioestea (eta horren helburua izango da mundua ulertzea, literatura-ondarea banako pertsonen eta giza taldeen esperientzia sinbolizatzeko modua dela balioestea, norberaren kultura-nortasuna eraikitzea, inguruneko nortasun eta aniztasun kulturala errespetatzea eta sentsibilitate estetikoa lantzea).

5) Gizarteko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna onartzea eta balioestea.

3. Ados zaudete curriculumak azaltzen dituen helburuekin? zergatik?

Curriculumak aipatzen dituen helburuak zazpi dira guztira, eta hauek ingurua, inguruaren ohiturak, ingurarekiko harremana, inguruarekiko komunikazioa eta komunikatzeko erabiltzen ditugun tresnez (teknologia berriak, adibidez) hitz egiten dute batez ere.

Kontzeptu guzti hauek pertsona bat bere inguruko gizartean askatasunez moldatzeko beharrezkoak direla uste dugu, beraz, ados gaude proposatzen diren helburuekin.

Testuak eta diskurtsoak komunikazioaren oinarri dira, eta komunikazioa gizartea mugiaraztean duen funtsezko faktorea da. Hori dela eta, ahozko zein idatzizko diskurtsoak ikastea eta ulertzea beharrezkoa da gizarte honetako egoerei aurre egiteko. Hala ere, egoera hauek desberdinak izango dira uneoro, eta beraz, nahitaezkoa da uneak uneko komunikazio premiei egokitasunez erantzuten jakitea. Errezpetuz eta elkarlanean aritzeko gogoz beti ere.

Bestetik, hizkuntza komunikazioaren oinarria da, eta beraz, honen arauak ikasi behar dira, hizkuntzaren erabilpen on bat egin dezagun. Honi esker, mota askotako testu eta diskurtsoak sortu daitezke, eta beraz, curriculumean toki garrantzitsu bat duela deritzogu.

Gizarte bakoitzak bere ezaugarrik eta ohiturak ditu. Gizakia bere inguruan eroso eta integratuta sentitu behar da, eta horretarako, inguruaren jatorria zein den jakiteak asko laguntzen du: kultura ondarea, hizkuntza-ondarea, hizkuntza-aniztasuna, komunikatzeko baliabideak, literatura... Honela, ikasleak integratuago sentituko dira gizartearen barnean, eta bertako hizkuntza, kasu honetan euskara, normaltasun handiagoz erabiliko dute.

Azkenik, proposatzen den helburuetariko bat teknologia berrien erabilpena eta honek ematen duen autonomia da. Gizartea etengabe doa aurrea, modu oso azkarrean eboluzionatzen du, eta teknologia berriak eboluzio horren parte dira. Horregatik, hauek umeen eguneroko bizitzan integratzea garrantzitsua ikusten dugu. Modu honetan umeak informazioa eskuragarriago izango dute, eta autonomoagoak bihurtuko dira.

Hizkuntzan ikasteari esker, ikasleak hizkuntza guztiek gauza komun batzuk dituztela konturatu behar dira. Hizkuntza batetik bestera komunikazio ezaguerak eta estrategiak transferitu daitezke, eta ikaslea horren jabe izan behar da. Honela, errazagoa izango zaio beste hizkuntza batzuk ikastea, ingelesa adibidez.


2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

EAE-ko CURRICULUMA AZTERTZEN

KOMUNIKAZIO GAITASUNA ETA CURRICULUMA

1- IKASLEEN IRTEERA PROFILA

Curriculumean:

1.– Oinarrizko Hezkuntza baliagarria izango da ikasleek gara ditzaten Oinarrizko Hezkuntzako irteera-profil orokorraren helburuak lortzeko behar dituzten gaitasunak.

2.– Ikasleek Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza amaitzerako lortu behar dituzten oinarrizko konpetentziak dira ikasleen irteera-profil orokorra, hezkuntza-xedeak betetzeko eta bizitzaren 9. zk. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2016/141 (268/10) esparru eta egoera guztietan moldatzen jakin dezaten. Ikasleen irteera-profil orokorra agertzen da dekretu honen II. eranskineko Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren Planteamendu orokorrean.

3.– Irteera-profil orokorra ebaluatzeko modua zehazten da Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irteera-profilean.

4.– Ikasleen irteera-profila zehazten da Lehen Hezkuntzako jakintza-arloen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgaien etapako helburuetan. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen irteera-profilak azaltzen dira dekretu honen II. eranskinean; zehazki, Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren berariazko ikuspegian.

5.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak, irteera-profila erreferentetzat hartuta, zeina ikasle guztientzat berdina baita, adinako aholkularitza emango die ikastetxeei, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irteera-profilak beren ikasleentzat moldatu ahal izan ditzaten ikastetxearen proiektu instituzionalen barruan.

Heziberrin:

OINARRIZKO HEZKUNTZAREN XEDEAK ETA IKASLEAREN IRTEERA‐PROFIL OROKORRA

Hezkuntza‐xedeek hezkuntza‐prozesu osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diote. Ikasleen irteera‐profil orokorrak definitzen ditu ikasleak Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoa amaitzean lortu behar dituen oinarrizko konpetentziak, hezkuntza‐ xedeak lortzeko eta bizitzaren arloetan eta egoeretan moldatzen jakiteko. Irteera‐profil orokorra ondorengo zehaztasun‐mailetan formulatuko da, ebaluatzeko moduan. Xedeak eta profil orokorra definitzea garrantzitsua da, hezkuntza‐prozesu osoan zehar ikaslearekin erlazionatutako hezkuntza‐eragile guztiek (familiak, eskolak, hedabideek, elkarte eta erakunde soziokulturalek) modu argian, unibokoan eta partekatuan ikus ditzaten helburuak eta ikasleengandik espero diren ezaugarriak, eta modu koordinatuan aritu ahal izan daitezen. Hain zuzen ere, irteera‐profil orokorra ardatza da, bai ikastetxearen izaera berezia edo bere Hezkuntza Proiektua definitzeko, bai Oinarrizko Hezkuntzaren etapa guztien hobekuntza‐planak, programazioa, garapena eta ebaluazioa bideratzeko, bai irakasleen prestakuntza planifikatzeko.

2-BIZITZARAKO KONPETENTZIAK

Curriculumean:

Oinarrizko konpetentzia guztiak dira beharrezkoak eta ezinbestekoak bizitzarako, baina komeni da oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplinen barrukoak bereiztea eta erlazionatzea. Bereizi egin behar dira, bide bakarra dagoelako oinarrizko zehar-konpetentziak ikasteko eta ebaluatzeko: diziplina bakoitzeko oinarrizko konpetentziak garatzen dituzten arloetako edukiak ikasteko prozesuan sartzea. Baina harremanetan ere jarri behar dira, oinarrizko zehar-konpetentzien bidez eskuratzen direlako diziplina bakoitzeko oinarrizko konpetentziak.

Heziberrin:

OINARRIZKO ZEHAR‐KONPETENTZIAK EDO KONPETENTZIA OROKORRAK

Oinarrizko zehar‐konpetentziak hezkuntza‐ardatz edo  ‐zutabe nagusien arabera sailkatu behar dira. Horrek ardatz bakoitzaren singulartasuna bereizten lagunduko digu, nahiz eta jakin ardatz horiek guztiak elkarrekin gurutzatzen direla eguneroko jardunean. Konpetentzien arabera jokatzeko, beharrezkoa da modu bereizezinean pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen eta norbera izaten ikastea. Konpetentzien artean, gainera, ez dago inolako hierarkiarik, ez eta lehentasunik ere. Esaterako, ikasten ikasteko konpetentzia ez da, inondik ere, gainerakoak baino garrantzitsuagoa. Denak dira ezinbesteko ekintzarako. Zehar‐konpetentzia guztiak desberdinak dira eta, aldi berean, denek bat egiten dute.

Hurrengo hauek dira:

1. Ikasten ikasteko konpetentzia: Pentsatzen eta ikasten jakitea.  

2. Hizkuntza‐komunikaziorako konpetentzia, eta teknologia digital eta mediatikoa erabiltzeko konpetentzia: Komunikatzen jakitea.

3. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: Elkarrekin bizitzen jakitea.  

4. Norberaren autonomiarako konpetentzia: Izaten jakitea.

5. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia. Ekimenez jokatzen jakitea.

2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

HIZKUNTZAKO KONTZEPTUAK

1.    IKASTEREDU ELEBIDUNA
Eredu honen helburu nagusia bi hizkuntza desberdinetan gaitasun maila egoki bat lortzea da, eta horretarako irakaskuntza bi hizkuntza horien bidez egiten da.

1983. urtea baino lehen lau ikasteredu desberdintzen ziren Euskal Herrian: A, B, C, D (B eta C oso antzekoak ziren). Baina urte hartaz geroztik Eusko Jaurlaritzak hiru eredu legeztatu zituen euskara eskola publikoetan ikasbide modura integratzeko: A, B eta D. A ereduak ez du euskara ia lantzen (%10 bat soilik); B eredua, berriz, erdibidekoa da, hau da, %50a euskaraz lantzen da eta beste %50a gaztelaniaz; azkenik, D ereduan dena euskaraz lantzen da gaztelaniako irakasgaia izan ezik.

Urte batzuk geroago Eusko Jaurlaritzak ereduen birmoldaketa bat egin zuen, eta bertan hainbat galdera planteatu ziren D ereduaren alde eta A ereduaren kontra: Emaitzarik hoberenak D ereduak ematen baditu, zergatik ez dena D eredu bilakatu? Irakasleriaren %80 euskaldundu bada, zergatik ez %100a lortu?


2.            EREDUEN EBALUAZIO KUANTITATIBOA
Kontzeptu kuantitatiboa oso eraginkorra izan da ikasteredu elebidunak mugatu eta aztertzeko momentuan. Kontzeptu honen inguruan hainbat galdera sortu dira: zenbateraino da euskalduna testuingurua (euskaldunen portzentajeak)? Zenbat ordu, zenbat gai euskaraz? Zenbat irakasle euskaldun? Zenbat ikaslek gainditzen dute espero den euskara maila?

Joera kuantitatiboei esker “zenbat eta intentsiboagoa izan eredua (D), orduan eta hobeak dira emaitzak” teoria guztiz egia ez dela ondorioztatu da. Idiazabal  eta Manterolaren ustez, euskarazko irakaskuntza, euskararen didaktika, eta bereziki murgilketa bidezko irakaskuntza, ez da nahikoa aztertu baieztapen hau egiatzat jotzeko.

Azkenik, hizkuntzaren jabekuntza prozesuaz ezer gutxi dakigu, baina herritar euskaldun eleanitzak sortu nahi baditugu oso gauza desberdinak egin behar dira denbora berean.


3.            MURGILTZE PROGRAMA
Helburua ikasleengan garapen elebiduna lortzea da. Haurrek, bere ingurugiro hurbileko hizkuntza ikasten dute txikitan, modu inkontziente batean. Hau ematen da, hizkuntza horrekiko esposizioa handia delako eta giro apropos batean ikasten delako.

Beraz, eskolak haurrarena ez den hizkuntza batean behar den giro hori sortzen badu, batez ere haurra gaztea denean, beste hizkuntza hori ikasiko du konturatu gabe. Gauza ez da hizkuntza berria ikastea aurrekoa ahaztuz, baizik eta umearen lehen hizkuntza zainduz eta baloratuz bigarren hizkuntza bat ikastea. Hala ere, kontuan hartu behar da epe luzeko programa denez, emaitzak ez direla bat batekoak.


4.            HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA BATERATUA
Hainbat hizkuntzaren irakaskuntza ikuspegi koordinatuan eta koherentean egitea aldarrikatzen du eta hizkuntza bakoitza modu bakarrean eta isolatuan ikastea baztertzen du. Helburua ikasleek etxetik dakarten hizkuntzaz gain, gizarte elebidunetan ukipen egoeran dauden beste hizkuntzak, edo atzerriko hizkuntzak ikastea da.

Beraz, lortu nahi dena ez da ikasi beharreko hizkuntza bakoitzean elebakarrek duten gaitasuna lortzea, baizik eta hizkuntza bakoitzean gizarte beharrizan jakin batzuei aurre egiteko adinako gaitasunak lortzea.


5.            HIZKUNTZEN ARTEKO INTERDEPENDENTZIA
Ukipenean dauden bi hizkuntzen artean nolabaiteko lotura dago, hau da, elkarren menpekoak dira. 1. hizkuntzan lortutako gaitasun mailak, 2. hizkuntzan lortuko den gaintasun maila baldintzatzen du. Lehengo hizkuntzako maila altua bada, bigarrenean ere maila egokia lortuko da, baina lehenengo hizkuntza kaltetu gabe. Hau da, transferentzia gertatzen da.

Bestalde, transferentzia hori egokia izan dadin, bi baldintza hauek betetzea beharrezkoak da:

a.            2 hizkuntzako esposizioa
b.            2 hizkuntza ikasteko motibazioa


6.            ATALASEAREN HIPOTESIA
Teoria honek pertsona baten elebitasun maila eta maila kognitiboaren arteko lotura azaltzen du. Hizkuntzen arteko transferentzia gertatzeko gutxieneko gaitasun maila bat behar da hizkuntzetako batean. Gutxieneko maila hori lortzen ez bada, ondorio kognitibo negatiboak izan ditzakegu. Eta ondorio kognitibo positiboak lortzeko, berriz, pertsonak gaitasun onak izan behar ditu hizkuntzetako batean gutxienez.


7.            ELEBITASUN GEHITZAILEA
Elebitasun gehintzailea, bigarren hizkuntza lehenengoaren osagarria denean gertatzen da. Honek, ondorio kognitibo positiboak izango ditu, izan ere, bi hizkuntzak egokitasunez garatuko lirateke. Maila akademikoari dagokionez, elebakarrak baino emaitza hobeagoak lortuko lirateke. 


8.            VYGOTSKIREN EKARPENA
Mintzaira norbanako bakoitzean gauzatzen bada ere, ezin da prozesu indibidual bezala irudikatu. Izaera seriala du, eta elkarreraginean ikasten da. Irakats-instantziek (eskola) eragin handia dute mintzairaren garapenean. Mintzairak gizakiaren garapen psikologikoan, pentsamenduaren eraikuntzan, eragin zuzena du, eta diskurtso mailan gauzatzen da.


9.            TESTU GENEROAK
Testu generoak hizkuntza erabiltzeko ditugun modu desberdinei deritze. Hauek denboran zehar egonkortu dira, baina, historirari eta denborari oso lotuta daudenez, etengabe aldatuz doaz; testu-genero berriak agertzen dira denbora pasa ahala. Aitzitik, hizkuntza jarduera desberdinak desagertzen doazen heinean, testu-generoak desagertzen dira. Hori dela eta, ez dago testu-generoen behin betiko sailkapen bat. 


10.         SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
Sekuentzia didaktikoa, eduki jakin batzuk lantzeko prestatzen diren jarduera jarraien multzoari deitzen zaio, hau da, haurrei jarduera progresibo batzuk ezartzen zaizkie edukiak barneratuz joan daitezen. Sekuentzia hau, testu-generoen erabilera egokiaz arduratzen da, adibidez, testuinguru komunikatiboaren arabera zein testu-genero erabili behar den irakastea.

Bestetik, arau gramatikalak ere lantzen dira eta hau guztia aurrera eramateko, zenbait proiektu proposatzen dira. Irakasleak haurrek egindako proiektuak ebaluatzen ditu, dituzten trebetasunak eta zailtasunak detektatuz.

Dolzen eta Shneuwlyren ustez, sekuentzia didaktikoek bi ezaugarri nagusi dituzte:

 1.Koherenteak dira : ikasleen trebetasun eta zailtasunetatik abiatzen dira ariketa edo proiektuak proposatzeko.
 2.Malguak dira: ikasle-taldeen trebetasunetara egokitzen dira.


11.         ZER DA 5 ETA 8 URTE BITARTEAN IKASTEN DENA?
5 eta 8 urte arteko ikasleen artean, aldaketa nabariak egoten dira, batez ere, hizkuntza mailan, testuak deskribatzeko orduan eta edukien barneratzean.

5 urteko haurrak ipuin bat deskribatu edo kontatzerako orduan, ipuinaren ekintza nagusiak kontatzen ditu. 8urteko haurrak, aldiz, ez dira soilik ekintzetan oinarritzen, pertsonaien pentsamendu eta sentimenduak hautematen dituzte eta espazio eta denborarekiko harremanak kontuan hartzen dituzte.

Bestetik, 5 urterekin errepikapen ugari egiten dituzte ipuinak deskribatzerako orduan, 8 urterekin, ordea, lexiko zabalagoa eta konplexuagoa dute eta esaldi konposatuagoak sortzen dituzte.


Gure taldeari egokitu zaion kontzeptua Hizkuntzaren Irakaskuntza Beteratua izan da, eta interneten miatu eta gero informazio interesgarria duten bi esteka. Lehenengoa Berritzegune Nagusiko webgunetik ateratakoa da, eta kontzeptu honen adibide praktiko bat eskaintzen du. Bigarrena, berriz, Papel de Periodiko egunkaritik ateratako berri interesgarri bati buruz doa.

ONGI ETORRI!

Kaixo guztioi!
Gu Janire, Naroa, Nagore, Ane eta Itsaso gara, eta blog honetan Hizkuntzaren Literatura eta Didaktikaren inguruko hainbat kontzeptu eta ideia partekatuko ditugu.

Guztiontzako erabilgarria izatea espero dugu.

Besterik gabe... ekin diezaiogun gure lanari!